lunes, 21 de enero de 2008

Hainbat gauza

Hainbat gauza.

Lehenik eta behin IMH egunari dagokionez:


Monika:
Ikasle agurgarria,
Datorren asteko ostiralean, urtarrilaren 25ean alegia, IMH Eguna ospatuko
dugu. Izan ere, IMHren ispiritua elkarrekin era ludiko batean gozatzeko
eguna da. Hortaz, ez da jai egun bat besterik gabe eta eskola-eguna bezala
dugu egutegian. Horregatik, animatzen zaituztegu ekintzetan parte hartzera.
Ondo pasako duzue eta, gainera, oso sari onak irabaz ditzakezue, nahikoa
baita parte hartzea. Ekitaldiotan esku hartu nahi ez duzuenok,
talde-lanetan zein beste lan batzuetarako erabili ahal izango duzue eguna
gure Eskolan bertan.

Adeitasunez,
Ordutegia eta iharduerak

Reflexioko klaseari buruz
Monika:
Egun on,

Denok gogoratuko duzuen bezala, reflexioko azken klasearen helburua
(abenduaren 21ean) taldearekin orokorrean zerikusia zuten aportazio
kritikoak eta errealistak egitea izan zen. Baina era berean, aipatzen
nizuen oso garrantzitsua zela zuek horren truke zer zeundeten prest
ematera, hau da, ezin zinetela gelditu erantzun baten zain. Dagoeneko
ohartuko zineten bezala, enpresetan hau da zuengandik bilatzen duten
jarrera.
Behean ikusiko duzuen bezala, egindako aportazio guztien arteko
aukeraketa bat egin dut lehentasun eta garrantzi mailaren arabera.

Gelditu bezala, reflexioko hurrengo klaserako (urtarrilaren 24an,
10:00etan) gutako bakoitzak pentsatu behar du zer dagoen prest egiteko
aipaturiko aportazio horiei irtenbide bat emateko.

Besterik gabe, datorren astean ikusiko dugu elkar. Ondo izan.



No hay comentarios: