lunes, 21 de enero de 2008

Interesatzen zaionarentzat

Hainbat gauza

Hainbat gauza.

Lehenik eta behin IMH egunari dagokionez:


Monika:
Ikasle agurgarria,
Datorren asteko ostiralean, urtarrilaren 25ean alegia, IMH Eguna ospatuko
dugu. Izan ere, IMHren ispiritua elkarrekin era ludiko batean gozatzeko
eguna da. Hortaz, ez da jai egun bat besterik gabe eta eskola-eguna bezala
dugu egutegian. Horregatik, animatzen zaituztegu ekintzetan parte hartzera.
Ondo pasako duzue eta, gainera, oso sari onak irabaz ditzakezue, nahikoa
baita parte hartzea. Ekitaldiotan esku hartu nahi ez duzuenok,
talde-lanetan zein beste lan batzuetarako erabili ahal izango duzue eguna
gure Eskolan bertan.

Adeitasunez,
Ordutegia eta iharduerak

Reflexioko klaseari buruz
Monika:
Egun on,

Denok gogoratuko duzuen bezala, reflexioko azken klasearen helburua
(abenduaren 21ean) taldearekin orokorrean zerikusia zuten aportazio
kritikoak eta errealistak egitea izan zen. Baina era berean, aipatzen
nizuen oso garrantzitsua zela zuek horren truke zer zeundeten prest
ematera, hau da, ezin zinetela gelditu erantzun baten zain. Dagoeneko
ohartuko zineten bezala, enpresetan hau da zuengandik bilatzen duten
jarrera.
Behean ikusiko duzuen bezala, egindako aportazio guztien arteko
aukeraketa bat egin dut lehentasun eta garrantzi mailaren arabera.

Gelditu bezala, reflexioko hurrengo klaserako (urtarrilaren 24an,
10:00etan) gutako bakoitzak pentsatu behar du zer dagoen prest egiteko
aipaturiko aportazio horiei irtenbide bat emateko.

Besterik gabe, datorren astean ikusiko dugu elkar. Ondo izan.



domingo, 20 de enero de 2008

Munduko Foro Soziala 2008 Bilbon

NEOLIBERALISMOAREN KONTRA: ¡OTRO MUNDO ES POSIBLE!

MUNDUKO FORO SOZIALA 2008

EKINTZA GLOBALERAKO ASTEA 21 AL 26 ENERO

B I L B O N

Astelehena 21

Alde Zaharreko La Bolsa Zentroko Ganbaran, 19:30etan

Osasuna ez da merkantzia, eskubidea baino!

Hitzaldi-solasaldia, OSALDE Osasunaren Aldeko Elkarteko Juan Luis Uría eta Mario Fernandez kideen eskutik (http://osalde.org). Gaia: “Gaur egungo gatazkak”.

Asteartea 22

Alde Zaharreko Pelota kaleko Ekoetxean

Globalizazio matxistaren aurka, iraultza feminista!

18:00etan:Zer da Euskal Herriko Emakume Mundu Martxarako Plataforma? Zertarako Emakumeon Eskubide Gutuna?”. E.H.ko Bilgune Feministak eta Bizkaiko Emakume Asanbladak antolatua eta aurkeztua.

19:30etan:Emakumeon ekonomia eta lan eskubideak aztergai”. Bizkaiko Emakume Asanbladak antolatua, Etxe Barruko Langileen Elkartearen eta Gloria Guzmán, salbadotar ekintzailea eta "Las Dignas" talde feministaren kidearen laguntzarekin.

Asteazkena 23

Globalizazioak dakarren eskubide urraketa

12:00: “Zerbitzu publikoen defentsan” kontzentrazioa Diputazioaren aurrean. Anitza kolektiboak (Harresiak Apurtuz, ESK, ELA, STEE-EILAS) deitua.

19:30: Hikaateneon (Muelle Ibeni, 1- San Anton zubiaren ondoan), “Eskubideen urraketa globalizazioan” bideo emanaldia eta hitzaldi sorta: Lan Eskubideak globalizazioan eta Lan Eskubideen gaineko nazioarteko kanpainak. Antolatzen du: Foro CoDesarrollok.

20:00: Alde Zaharreko Pelota kaleko Ekoetxean, “BBVA; Lapurrak mundu globalizatuan” hitzaldia. Hirugarren Munduan BBVAren jarduerek eragindako gizarte eta ingurugiro kalteak, Bilbon 2007ko urrian, Munduko Herrien zor ekologikoaren epaitegiak BBVAren aurka emandako epaia ere aurkeztuko da. Antolatzen dute Ekologistak Martxan, Komite internazionalistak, Kakitzat, Kem-Moc taldeek.

Osteguna 24

Lan istripuak, lan gaixotasunak, boom inmobiliarioa, espekulazioa… dirua lehenesten duen neoliberalismoaren ondorioak dira!

12:00etan “Lan istripuen kontrako kontzentrazioa” Plaza Biribilean. Antolatzen dute ESK-k eta STEE-EILASek.

18:30etan “Etxebizitza guztiontzat! Etxebizitza eskubidearen aldeko” erakusketa eta kontzentrazioa Plaza Biribilean. Antolatzen dute: EGK, Gazte Komunistak, Segi, BOM, Iratzarri, Gazte Komunisten Batasuna, Plataforma Vivienda Digna, Ikasle Abertzaleak eta Eraldatu-Frente de Estudiantes.

Ostirala 25

Beste gizarte eredu bat: Gizarte eskubideak, Gizarte laguntzak!

12:00etan kontzentrazioak Bilboko Diputazio aurrean, Basauriko Social Antzokian, Getxoko Antzokian eta Barakaldoko Nicolas Larburu institutuan. Antolatzen du ELAk.


19:00etan Bizikleta martxa, Bizkaiko Diputazioaren aurrean (
Gran Vía kalean).

Bizikleta martxaren ostean txirrindulariei lunch bat eskainiko zaie Pilota 5 kalean.

Antolatzen dute Ekologistak Martxan eta Biziz Bizik.

Larunbata 26

Neoliberalismoaren kontra: Bestelako mundu baten alde!

16:30 Kalejira Plaza Biribiletik Arriagako Plazara: Milurtekoaren Garapenerako Helburuak betetzearen alde – Zero Pobrezia kanpaina. Antolatzen du Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak.

17.30 Manifestazioa, (Arriaga plazatik)

sábado, 12 de enero de 2008

miércoles, 9 de enero de 2008

Hainbat gauza garrantzitsu

Alda batetik, euskerazkoen matematikako notak jarrita daude. Nahi duenak emen ikusi ditzake: Mateko notak

Bestetik bibliografia científica-ri buruz beste gauza batzuk. Garrantzitsuena, epea Urtarrilararen 16an, azteazkena, arratsaldeko 19:00etan bukatzen da. Informazio gehiagorako: Bibliografia científica


Baita ere informeen autodiagnostikorako erreminta bat bidali digu. Ikusteko: Autodiagnostico de la forma de un informe


Azkenik, bihar hasten dugun Calidad ikasgaiaren apunteak bidali dizkigute. Ikusteko: Presentación curso Calidad (bihar fotokopiatuta izango duzue, espero...)



Mateko notak
Bibliografia científica
Autodiagnostico de la forma de un informe
Presentación curso Calidad